Jerardo Elortzaren omenezko ekitaldi nagusia, gaur Santa Anan

M.G. OÑATI.

Jerardo Elortzaren omenezko ekitaldi nagusiak, errekonozimendua (Santa Anako aretoan 12:00 etan) eta lagun arteko bazkaria (Etxe Aundin), gaur izango dira.

Eguardiko ekitaldiak hainbat atal izango ditu: poesia errezitaldiak, bertsoak, proiekzioak, kantuak, atxikimenduak... eta tartean dagoeneko gure artean ez dauden ekintzaile batzuk ere gogoan hartuko dira.

Hainbat erakundek bat egin dute Olatz Osa gidatuko duen omenaldiarekin eta ordezkari-tza bidaliko dutela jakinarazi dute: Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Ikaskuntzak, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak (Real Sociedad Bascongada de Amigos del Pais) eta Oñatiko udalak, noski.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos