Jaietarako herritarren proposamenak jasotzeko buzoia jarri da

M.G. OÑATI.

Udal ordezkariak hasi dira jada San Migel eta Errosarixo jaietako egitaraua lantzen. Baina zeregin horretan, herritarren parte hartzea ere eskatzen dute. Bi bide zabaldu dira herritarren lankidetza sustatzeko. Kultur etxean buzoia jarri da ekarpenen bat egin nahi duenak hartarako aukera izan dezan. Eta posta elektronikoa (kultura. idazkaritza@onati.eus) ere zabaldu da helburu berberarekin. Ideiak proposatzeko azken eguna, ekainaren 22a izango da. Baina aurretik, astelehenean, (18:30ean) jaiak antolatzeko bilera irekia egingo da Kultur etxean. Proposamenen bat egin nahi duten banakako eta elkarteak bilera ireki horretara gonbidatzen dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos