Gaztelekuak 'Go!azen' denboraldi berriaren aurre estreinaldiaz gozatzeko aukera eskainiko du

Bi emanaldietako gonbidapen txartelak asteartean banatzen hasiko dira

M.G. OÑATI.

'Go!azen' denboraldi berriaren aurre estreinaldia emango dute urriaren 15ean gaztelekuan. Iaz bezala telesailaren lehenengo kapitulua ikusteko aukera egongo da telebistan eman aurretik. Telesaila arrakastatsuaren lehen kapitulua birritan emango da, 17:00etan eta 18:30etan.

Sarrera doan izango da baina lekua kontrolatu eta jende gehiegi pilatu ez dadin txartelak egingo dira. Gonbidapen txartelok asteartean banatzen hasiko dira Gaztelekuan bertan. Urriaren 10ean, 17:00etatik 20:00etara eskuratu ahal izango dira, guztiz agortu arte.

Abenduaren 17an, berriz, 'Go!azen 4.0' denboraldi berri honen antzerki lana ere Gaztelekuan eskainiko dute. Ordurako sarreren aurre salmenta abenduaren 1ean zabalduko da.

Iaz ere 'Go!azen 4.0' telesailaren eta antzerkiaren emanaldi bikoitza eskaini zen Gaztelekuan, arrakasta handiz. Haizea Urrestarazuk figurante gisa parte hartzen zuela eta, telesailaren lehen atala eta hainbat aktore Gaztelekura ekar-tzeko aukera izan zen. Lehen harreman horren haritik antzerki lanaren emanaldia lotu ahal izan zen.

Aurten ere argi ibili dira Gaztelekuko arduradunak eta larunbatean Bilbon, EITB jaiaren baitan, eskainiko den lehen emanaldiaren ondoren Oñatiko gaztetxoek Go!azen telesailaren denboraldi berriko lehen kapitulua ikusi ahal izango dute, hurrengo domekan, urriaren 15ean.

Fotos

Vídeos