Garapen bidean dauden herriendako diru-laguntza deialdia zabalik

M.G. OÑATI.

Garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza proiek-tuak garatzeko laguntzetara 110.000 euro bideratuko ditu aurten Udalak, iaz baino 20.000 euro gehiago. Izan ere, lankidetzarako proiektuak garatzeko diru laguntzak dira gehien eskatzen direnak eta betetze maila altuena dutenak ere bai.

Halako egitasmoak gainera ez dira urtebetean gauzatzen. Horregatik, proiektuei jarraipena eman ahal izateko, diru partida handitzea erabaki du Udalak. Lankidetza proiektuetarako diru laguntza hauek eskatzeko epea apirilaren 20an amaituko da.

Nazioarteko lankidetzarako diru laguntzak emateko prozedura 2016an berritu zen, hiru aldaketa nagusi egin zirelarik: eskatzailearen egoitza nagusia edo legalki osatutako ordezkari-tza Oñatin egon behar da; eska-tzailea irabazi asmorik gabeko izaera juridikodun erakundea izan behar da eta eskaerak, hartarako gertatu diren inprimaki ofizialak erabiliz aurkeztu beharko dira.

Hiru aldaketa hauen helburua udalak ematen dituen diru laguntzen jarraipen zuzenagoa egitea da. Eskaera egiten duten erakundeek gainera, lankidetza alorrean eskarmentua badutela egiaztatu behar dute, azken hiru urteetan egindako jardueren memoria aurkeztuta.

Tokian tokiko bestaldeko erakunde edo kidea izatea ere eska-tzen da, hau da, proiektua gauzatzen den herrialdean kontra-parte erakunde bat izatea.

Eskaerak, lehen esan bezala, udalak hartarako prestatu dituen inprimaki ofizialak beteaz aurkeztu behar dira apirilaren 20a bitartean.

Sentsibilizazioa

Herrian, garapenerako sentsibilizazio edota hezkuntza jarduerak egiteko diru laguntzak ere eskatu daitezke jada, baina epea, kasu honetan, luzeagoa da, ekainaren 30era arte.

Garapen bidean diren herrialdeekiko eta hango herritarrekiko elkartasuna eta kontzientzia Oñatin sustatzea da diru lagun-tza lerro honen helburua. Diru laguntza hauetarako 3000 euroko partida gorde da, iaz baino 2000 euro gutxiago, partida ez baita guztiz agortzen.

Azkenik, larrialdiko edota laguntza humanitarioko egitasmoak finantzatzeko diru lagun-tzetara 12.000 euro bideratuko dira aurten, iaz baino 11.000 euro gutxiago. Ez usteko larrialdiak noiznahi gertatu daitezkeenez, eskaerak egiteko epea zabalik izango da azaroren 30era arte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos