Errusiako iraultzaren 100. urteurrena hizpide Gaztetxean

M.G. OÑATI.

Errusiako iraultzak 100 urte bete dituela eta, egitarau berezia antolatu du Antixeneko Gaztetxeak «XX. mendeko gertakari garrantzitsuenetariko bati buruz gehiago ikasi, eta bide batez, sistemaren edo gizarte ereduaren eztabaidari heltzeko».

Jardunaldi hauetan, ostera, historiaz gainera gaur egungo gaiak zeharka lantzeko aukera ere egongo dela iragarri dute. Hala nola Euskal Herriaz, ekologiaz, feminismoaz edota anti-desarrollismoaz hitz egiteko tartea izango baita. Eskaintza zabala prestatu dute azaroaren 5etik 19ra eta denetariko ekitaldiak egongo dira. Guztira bost hitzaldi, hi-tzaldi-solasaldi bat, hiru dokumentalen emanaldia, autoformakuntza saioak, poesia errezitaldi bat, erakusketa bat eta gaian sakontzeko lau fanzine dira, besteak beste, gaztetxean eskainiko dituztenak. Lehenengo saioa igande honetan bertan izango da, 18:30etatik aurrera. Fanzineak eta musika bildumaren aurkezpena izango da eta ondoren, 19.00 etan, '10 días que conmovieron al mundo' dokumentala.

Fotos

Vídeos