Erakusketa irekiz ekingo zaio gaur Jerardo Elortzaren omenezko Kultur Asteari

Jose Antonio Azpiazuk Elortzaren lana eta bizitzaz hainbat argibide emango ditu irekiera ekitaldian

M.G. OÑATI.

Euskaltzale eta historiazale amorratua den Jerardo Elor-tzari eta 60-70 hamarkadan Oñatin bizi izan zen 'euskal berpizkundearen' eragile eta sustatzaileei aitortza egingo zaie datozen egunetan. Erakusketa, hitzaldi, mahai inguru, film emanaldi eta omenaldi ekitaldi nagusia antolatu dira. Jerardo Elortzaren lanak azaldu eta ezagutzera ematea da helburua, egindako lan oparo hori esker-tzearekin batera.

Artixa taldea aritu da gaur ateak irekiko dituen erakusketa osatzen. Elortzaren irudia eta lana herritarrei helarazteko, bere biografia iruditan bildu da. Argitalpenak (liburua, artikulu...) ikusgai jarriko dira eta Kontzejupetik herri aldizkarian 26 urtetan argitaratutako 'Antxiñako fotografixia' atalari dagozkion argazkien bilduma jarriko da. Irudi muntaia bat ere prestatu dute.

Erakusketa kultur etxean kokatuko da eta gaurtik ekainaren 8ra ikusgai izango da, 18:00etatik 20:00etara. Irekiera ekitaldian, Jose Antonio Azpiazu historialariak Jerardoren lana eta bizitzaz hainbat argibide emango ditu eta ondoren, Jose Mari Anduagak bizpahiru abesti eskainiko ditu. Jerardo Elortza bera gonbidatu da, noski, eta baliteke hitz batzuk egitea. Guraso eta arbasoengandik jasotako bizimodua, historia, ohiturak eta hizkuntzaren erroak ikertzen eta zabaltzen lan handia egin du Elor-tzak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos