Ekolioren fakturazioaren ehuneko 10a Kilometroentzat

M.G. OÑATI.

Ekolioko ordezkari Haimar Arozenak eta Txantxiku Ikastolako zuzendari Zigor Ibarzabalek bi erakundeen arteko elkarlanaren emaitza irudikatu dute. Urtarrilean bi eragileek sinatutako akordioari esker, Ekoliok 2.017ko ekitaldian bildutako olioaren salmenten %10a Kilometroak 2017 jaiaren helburu ekonomikoetara bideratu du.

Ekolio, biodiesela egiteko ostalaritzako sukaldeko landare olioa doan jasotzen duen proiektu «ekosoziokulturala» da eta hondakin-kudeatzaile bezala lan egiten duen Zarauzko enpresa gaztea da. Arozenak ekitaldian aipatu bezala «herritik jasotzen duguna herrira bueltatzea da gure filosofía» eta Oñatin egindako ekitaldian, orain arte jasotakoa bueltatzea irudikatu nahi izan zuten. Ibarzabalek bere aldetik, ikastolako komunitatearen izenean esker hitzak izan zituen Ekoliorentzat. «Txantxiku Ikastolakoontzat Plazerra izan da Ekolioko lagunekin elkarlanean jardutea. Oñatik birziklapenarekin eta jasangarritasunarekin duen konpromisoa indartu egin dugu ekimen honekin eta harro gaude lortutako emaitzaz».

Arozenak, olioa eman duten ostalaritzako enpresei eskerrak eman zien, eta bide beretik jarraitzera animatu zituen. Era berean, deialdia Gipuzkoako ikastola guztietara ere zabaldu nahi izan zuen. Ibarzabalek , Txantxikun ekimen honi jarraipena emango zaiola adierazi zuen eta «erraza, erosoa, jasangarria eta solidarioa» den ekimen honetara batzera animatu zituen oñatiarrak.

Fotos

Vídeos