EH Bilgunea ostiral arratsaldero irekiko da «komunitatea saretzeko»

Herritarren kezkak eta proposamenak jasotzeko erreferentzia bihurtu nahi da

M.G. OÑATI.

Joan den apirilaren 21ean inauguratu zen EH Bilgunea, hain justu ere 'harittu' prozesua martxan jarri zuten egun berean. Hainbat bilera eta hitzaldi bat egin dira bertan eta orain Kale Barriako 9an dagoen lokalak ostiral arratsaldero irekiko da, 18:00etatik 20:00etara, Oñatiko EH Bilduren komunitatea saretzeko. «Lokal berria EH Bilduren proiektu politikoarekin identifikatzen diren guztien topagune bihurtu nahi da. Eztabaida sustatu eta ezagu-tza kolektiboa eraikitzeko gune bihurtu nahi da, bertaratzen den bakoitzaren ekarpenetatik proiektu inklusiboagoa elikatu eta aberasteko helburuz», azaldu dute.

Horretarako, ekitaldi ezberdinak antolatzen jarraituko duten arren, lokala astean behin, gutxienez, zabalduko da, herritarren proposamenak, zalantzak eta kezkak jasotzeko asmoz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos