Auzo-konpostaren kudeaketa modu integralean hobetu nahi du Udalak

M.G OÑATI.

Auzo-konposta guneak berrantolatu eta hobetzeko asmoa du udalak, eta dagoeneko egin ditu lehen aldaketak Ugarkalden eta San Lorentzon. Konpostagailu handiagoak jarri dira, 1.000 litrokoak, 700 litrokoen ordez. Handiagoak ez ezik, sendoagoak ere badira, eta hondakin organikoen konpostatze prozesua hobetuko dute, tenperatura handiagoa hartzen dutelako. Asmoa da gainerako guneetan ere konpostagailu handiak jartzea. Gainera, material egituratzailea hobetzeko txikitze-gailua erosteko asmoa du udalak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos