Aitor Tatiegik Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren finalean parte hartuko du

M.G. OÑATI.

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finalean ariko diren zortzi bertsolarietako bat izango da Aitor Tatiegi oñatiarra. Haizea Arana, Uxue Alkorta, Aner Peritz, Maddi Aiestaran, Oihana Arana, eta Oihana Labianok osatuko dute zortzikoa. Apirilaren 20an jokatuko da finala Lasturren, bertso afari giroan.

Hori da aurtengoak duen berritasuna, izan ere, azken urteetan Gipuzkoako Bertso Eskolen egunaren baitan antolatu baita eskolarteko txapelketaren finalekoa. Azken urteetan ia urtero izan da oñatiarrik Gipuzkoako finalean. 2014an gainera, Maider Arregi izan zen Gipuzkoa eta Euskal Herriko eskolarteko txapelduna. Aurten Aitor Tatiegi izango da Txinparta bertso eskolaren ordezkaria.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos