Borrar
Debagoieneko ordezkariak Oñatin egindako agerraldian
Korrikan parte hartzeko deia luzatu du EH Bilduk

Korrikan parte hartzeko deia luzatu du EH Bilduk

M.G.

Jueves, 30 de marzo 2017, 00:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Egin bat' dio gaur Otxandion irten eta Euskal Herria puntatik-puntara zeharkatuko duen 20. Korrikak. Hori dela eta, Debagoieneko EH Bilduk dei egin diete debagoiendar guztiei parte har dezaten. «40 urteko lasterkaldian euskararen alde, egindako lana handia izan da, pauso txikiak emanez euskararen ezagutzan eta erabileran asko aurreratu da, eta aitortza hori egin beharra derrigorrezkoa da» adierazi zuten atzo Lazarraga lorategian egindako agerraldian. «Hala ere, oraindik badago zer egina, euskararen gaur egungo egoera ez delako behar besteko osasuntsua Euskal Herri osoan, eta zenbair tokitan, geroa ere ez dagoelako ziurtatuta». Horregatik, «Euskararen miraritzat» jo izan den Korrikan parte hartzeko deia luzatu zuten.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios