Diario Vasco

'Kafkaren aulkia' bertso ikuskizuna eta bertso paper lehiaketako sariak gaztelekuan

'Kafkaren aulkia'emankizun berriaz gozatzeko aukera izango da gaur (19:00etan) gaztelekuan. Uxue Alberdi eta Andoni Egaña bertsolariak eta Pello Ramirez musikaria hartuko dute parte, bertsoa, literatura eta musika uztartzen dituen saio berezi honetan. Eurekin izango da ere taula gainean Maider Arregi oñatiarra, idazlearen paperean. Hain zuzen ere, idazleak osatuko du ikuskizuanaren ardatza izango den kontakizuna. Bertsolariek pertsonaia literarioen ahotik zein euren ahots propiotik kantatuko dute, narrazioari koloreak, atmosferak eta kanpo-begiradak gehituz, Ramirezen txeloaren eta akordeoiaren doinuen gainean.

'Kafkaren aulkia' hasi aurretik, 17:00etan, Txinparta Bertso Eskolak eta Gaztelekuak antolatu duten gazteentzako VIII. Bertso Paper lehiaketari dagokion sari banaketa egingo da. Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko ikasleek parte hartu dute, bi mailatan banatuta.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate