Diario Vasco

Lasterbideanen izena emateko epea zabalik

«Euskal errepresaliatuen eskubideen aldeko nazio lasterketan» izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Oñatin, ekainaren 4an egingo den lasterketak, nobedade berezi bat izango du Korrika ez ezik, patin gaineko lasterketa ere egingo baita aurtengo ekitaldian. Izen ematea www.herrikrosa.eus webgunearen bidez egin ahal izango da. Aurretik dortsalak agortzen ez badira betiere, ekainaren 2ra arte egongo da zabalik inskripzioa 12 euroren truke.

Korrikan arituko diren lasterkariek bi ibilbide izango dituzte aukeran: 8,3 kilometroko luzea edo 2,9 kilometroko motza. Aurrenak ibilbide benetan erakargarria eskainiko du, herriko kaleetan aritzeaz gain, Oñatiko hainbat auzo zeharkatuko baititu (San Martin, Murgia, Olabarta...). Ibilbide mo-tza erdigunean egingo da. Errekalderako igoera izango delarik zirkuituko puntu gorenena.

Patinen lasterketak, azkenik, 9,2 kilometro izango ditu eta azken kasu honetan ere, patinatzaileak ez dira herri barruko mugetatik irtengo. Kasu guztietan, herriko plaza izango da abiapuntu eta amaiera gunea.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate