Diario Vasco

Gazteleku itxita egongo da bi astetan hainbat hobetze lanak egiteko

Gaztelekuko gune eta zerbitzuak bi astez itxita egongo dira hainbat hobetze eta egokitze lan egin ahal izateko. Itxierak Gazteleku osoari eragingo dio, bai Topaleku, bai Kubo eta baita Sotoari ere.

Eszenatokiko fokuen irisgarritasuna hobetzea da egingo den lan nagusia. Sotoa berriz, margotu egingo da erakargarriagoa egin asmoz. Era berean, Gaztelekuko hiru guneen egokitzapena egingo da, elementu ezberdinak birkokatuz espazioa optimizatzeko.

Lanak, bi astetan egitea aurre ikusten da, beraz epeak betetzen badira, Gaztelekua, hilaren 24an irekiko da berriro.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate