Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Etxebizitza hutsak alokairuan merkaturatzeko politiken balorazioa egin du Udal Gobernuak

«2013an errekargua indarrean jarri zenean 449 etxebizitzari aplikatu zitzaien, aurten 342 izan dira», azaldu dute

M.G.

Miércoles, 16 de noviembre 2016, 00:39

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Oro har, udalek tresna gutxi dituzte etxebizitza politika integralak garatu ahal izateko, eskumena Eusko Jaurlaritzarena baita. Halere, udalek hirigintza antolatzeko eskumena dutenez, herrian egin beharko liratekeen etxebizitza berrien zenbatekoa eta nolakotasuna erabaki dezakete, alde batetik; eta bestetik fiskalitateaz baliatuz, hainbat neurri hartu daitezke. Udal Gobernuko kideek azaldu dute badirela «3 urte, etxebizitza politika zuhurragoak eta justuagoak egiten hasteko garaia zela iritzita, inor erroldatu gabeko etxebizitzei errekargua jartzen hasi ginela. Neurri horrekin Udalak lortu nahi izan duena, ohiko bizileku ez diren etxebizitzak, beharra duten herritarrendako bizileku bihurtzea izan da. Bide batez, Oñatin benetan zenbat etxe huts dauden ezagutu eta etorkizunerako etxebizitza politikak diseinatzeko oinarri egokiak ezartzeko aukera ematen du».

Aipatu neurriaren balorazio bat egiterakoan, «aipagarria da 2013an errekargua indarrean jarri zenean 449 etxebizitzari aplikatu zitzaiela errekargua eta 2016an 342 izan direla; %25 gutxiago alegia. Ondorioztatu liteke neurri handi batean etxe hutsak alokairura bideratu direla», azaldu du Mikel Biain alkateak.

Gazteei diru-laguntzak

Bere ustez «etxebizitza politika, justizia soziala eta ongizate politikekin lerratu behar da» eta ildo horretan, «aipagarria» deritzo «azken 2 urtetan indarrean dagoen, 30 urte azpiko gazteei zuzenduriko emantzipazio diru-laguntza lerroa. Izan ere, eraikuntza burbuilaren ondorioz, bereziki kaltetua izan den kolektiboa da, euren autonomia maila eta garapena kolpatuz». Azken diru-laguntza deialdian 23 eskaera jaso dira: 11 emakumezkoak eta 12 gizonezkoak, eta %74 25 eta 30 urte bitartekoak izan dira.

«Poliki poliki, fiskalitatean eragin ezezik, politika aktiboen bidea emaitzak ematen hasi da, eta urte batzuetan polemikoa eta kritikatua izan den 'errekargua' badirudi iada onartutzat ematen dela Oñati eta beste hainbat herritan. Horren adierazgarri da 2017ko ordenantza fiskala aho batez onartu izana», esan du Biainek. Egoera soziodemografikoren aldaketara (biztalnleriaren jaitsiera, adineko kopuruaren igoera, etxebizitza tipologia desberdinen beharra...) egokitu beharra ere ikusten du Udal Gobernuak.«Alde horretatik, etorkizunean sortzen diren premien araberako politikak diseinatzea izango da erronka. Bide honetan sakontzen jarraitzeko asmoa du gu eta agintaldian zehar egitasmo zehatzak jarriko ditugu abian», azpimarratu du alkateak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios