Diario Vasco

Indarkeria politikoaren biktimei buruzko literatura tailerra

Euskal Herriko indarkeria politikoaren biktimei buruzko literatura tailerra egingo da udal liburutegian.Filosofian lizentziatuta den Irene Gantxegiren ekimenez egingo da tailerra. Azken 50 urteetan gertatu diren giza eskubideen urraketen inguruko bi nobela irakurriko dira, eta horien inguruko gogoeta egitea da helburua. Irenek berak aukeratuko dituen nobeletako pertsonaiak jatorri ezberdinetako biktimak dira, eta liburu bakoitzeko bi gogoeta saio egingo dira. Tailerra irekia da, eta euskaraz izango da. Gaur da izena emateko azken eguna. Asteartean (18.30), saioen aurkezpena egingo du Gantxegik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate