Neska-mutikoen bazkaria eta udalkideen aurreskua, herriko jaien lehen egunean

Azken urtebetean jaiotako umeei jartzen zaizkie festetako lepoko zapiak. / MIGURA
Azken urtebetean jaiotako umeei jartzen zaizkie festetako lepoko zapiak. / MIGURA

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Herriko festak hemen dira. Gaurtik domekara bitartean, hainbat eratako ekitaldi asko biziko dira kaleetan, etziko Alardea barne. Aurreneko egun honetan umeek hartuko dute protagonismoa hainbat orduz eta arratsaldeko azken orduan, zortziak aldera, Antzuolako bandera eta ikurriña jaso eta udalkideek aurreskua egingo dute, jaiei hasiera ofiziala emanez.

Iazko jaietatik aurtengotara bitartean jaiotako umeei zapiak jarriko zaizkie lepoan, plazara joaten diren bi herritar adinekoenei bezala.

Arratsaldeko zazpietan elizan hileta izango bada ere, egitarauari bere horretan eutsi diote. Gaurkoa hau da: eguerdiko 12:30ean, umeen ikuskizuna Herriko plazan; 13:30ean, umeen herri bazkaria; arratsaldeko 18:00etan, kalejira txistulari, trikitilkari eta buruhandiekin; 19:00etan, txosna zabaltzea eta luntxa; 19:45ean, azken hamabi hilabeteotan jaiotako haurrei eta herriko bi nagusienei zapia jartzea; 20:00etan, ikurrin dantza, Antzuolako bandera zein ikurriña jasotzea eta udalba-tzaren aurreskua; gaueko 22:00etan, Bentazaharreko mutiko alaiak taldearekin kantu afaria; 23:50ean, mahaiak eta aulkiak jasotzea; gauerdian, hontzaren jaitsiera; ondoren eta 1:00ak arte, kalejira Benatazaharreko mutiko alaiakekin; eta goizaldeko 2:00etan, jolasak txosnetan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos