Musika Eskolako ikasleen kontzertua, bihar arratsaldean Torresoroan

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Urtero bezala, Musika Eskolako ikasle antzuolarrek Gabonetako kontzertua dute bihar arratsaldeko sei eta erdietan Torresoroako areto nagusian. Urtean ikasitakoa eta aurreratutakoa erakusten saiatuko dira. Bakoitza bere instrumentuarekin, bakarka zein taldeka igoko dira antzezlekura. Saio hau bereziki prestatzen dihardute azken asteotan euren irakasleekin. Pieza ezagunak joko dituzte senitarteko eta lagunen aurrean.

Zinea, gaur

'Nire ahizpa perfektua' suediera eta ingelesezko pelikula euskarazko azpitituluekin emango dute Torresoroan gaur arratsaldeko sei eta erdietan. Zinearen hileroko hitzordua da, kasu honetan abenduari dagokiona. Hamaika urteko neskatilaren ikuspuntutik kontatutako istorioa da. Bere ahizpak janarekin dituen arazoak ezkutatzen dituela konturatu da protagonista eta etxekoen artean gorabeherak sortuko dira gaixotasunaren ondorioz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos