8 Miliak mendi lasterketa berriz antolatuko dute otsailaren 18an

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

8 Miliak mendi lasterketaren antolatzaileek bosgarren edizioa jokatu aurretik zein ondoren azkena zela esan arren, seigarrena ere jokatuko da datorren otsailaren 18an, inauterien ondorengo domekan. Zalantzak argitu, bultzada berria jaso eta aurrera egin du batzordeak.

Ohiko ibilbideari eta ordutegiari eutsiko diete. Goizeko hamar eta erdietan emango da irteera Herriko plazan. Hamaiketan, berriz, umeen minimoto proba hasiko da. Lasterketa bukatu ostean, ordu batean ekingo zaio sari banaketari.

Boluntarioak eskatu ditu talde antolatzaileak hainbat lan gauza-tzeko, egunean bertan zein lasterketa aurretik. Izena emateko epea urtarrilaren 7ko goizeko bederatzietan zabalduko da kirolprobak.com webgunean. Antzuolarren parte-hartzea bultzateko, bestalde, doako hamar txartel zozketatuko dira. Horretarako, izen abizenak eta telefono zenbakia bidali behar dira helbide honetara: antzuolako8m@gmail.com.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos