Mikel Arregiren taldekidearen garaipena Zumaian eta Aritz Kortabarria, 23.

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Eibar Energia taldeko Mikel Arregi txirrindulari antzuolarraren kidea, Onditz Urruzmendi, nagusitu zen atzo Zumaian, Euskaldun lehiaketako lehen saioan. Esprintean erabaki zen garaipena. Mikel Arregi bera 118. sailkatu zen, minutu bat eta 12 segundora.

Aritz Kortabarria (Grupo Eulen), berriz, 23. helmugaratu zen, irabazlearen denbora berean. An-tzuolar biek hasi baino ez dute egin denboraldia. Zumaian 112 kilometroko ibilbidea bete zuten elite eta 23 urtez azpiko karreristek. 150 lagun irten ziren.

Mahai jolasak

Jolaseneak antolatuta, mahai jolasak ezagutzeko aukera izango da gaur arratsaldeko bostetan Olaran etxean. Adin guztietako lagunentzat da saioa. Hori bai, zortzi urtetik beherakoak gurasoren batekin joatea gomendatu dute. Badira hilabete batzuk horrelako ekitaldiekin Jolasenea bere zaletasunaren berri ematen hasi zela.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos