Manex Balerdi, Bankoa-DV pilota txapelketan, bihar gauean Soraluzen

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Manex Balerdi pilotari antzuolarrak Bankoa Crédit Agricole-EL DIARIO VASCO txapelketako neurketa du bihar gaueko hamarretan Soraluzeko frontoian. Promesa mailako final-laurdenetako kanporaketa da. Mata nafarra izan behar zuen lagun, baina ikasketa bidaiagatik huts egin du eta Murua arrasatearrarekin ariko da.

Atzelaria da Balerdi eta 18 urte ditu. Zortzi urte ziren antzuolar batek lehiaketa honetan azkenengo aldiz parte hartu zuela: Aitor Mendizabalek 2009an, David Merino lagun zuela. Finalaurrekoetara heldu ziren.

Irabazleen palmaresean, berriz, bi antzuolar ageri dira, nagusi mailan biak: Aritz Berraondo 1995ean -Apeztegia iturendarrarekin nagusitu zen- eta Aitor Mendizabal bera 2007an -Jauregi plaentziarrarekin gailendu zen-.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos