Lider jarraitzen duten jubenilek txukundu dute AKEko futbol taldeen asteburu okerra

Jubenilen taldeak lehenengo postuan jarraitzen du hogeita hiru punturekin. /  AKE
Jubenilen taldeak lehenengo postuan jarraitzen du hogeita hiru punturekin. / AKE

Aretxabaletan 1-3 nagusitu ziren UDAren aurka, aurreneko gola etxekoek egin arren

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Antzuola Kirol Elkarteko futbol talde jubenilak bere bide onari eutsi dio Aretxabaletan UDAri 1-3 irabazi ondoren. Aldapan gora jarri zitzaion neurketa lehen zatian etxekoak 1-0 aurreratu zirenean, baina ondo erantzun zuten antzuolarrek. Atsdenaldirako bana ziren eta bigarren zatian beste bi gol sartu zituzten. Jon Baleztena, Adirán Sánchez eta Merlyn García izan ziren golegileak. Aldiz, Juan Nahue Giménezek txartel gorria ikusi zuen epaileak bukatzeko minutu gutxi falta zirenean bigarren horia atera ondoren.

Hiru puntu hauekin multzoko lidertza sendotu du Antzuolak. Hogeita hiru puntu ditu, Aloña Mendik, Mondragonek eta Bergarak baino zazpi gehiago. Oker handirik ez bada lehen postuari eutsiko dio fase honen bukaeran eta igoerarako sailkatuko da.

Talde nagusiak, berriz, 1-3 galdu zuen Soraluzeren kontra zapatuan Eztalan. Atsdenaldira bana heldu ziren Ander Aranaren golari esker. Plaentziarrak finago ibili ziren ate aurrean bigarren zatian, bi gol eginez. Hamalaugarren dira Igor Larrearen mutilak sailkapenean. Bi talde baino ez dituzte atzetik. Oraintxe bertan mailari eusten saiatu beharko direla ematen du.

Kadeteak eta infantilak golik sartu gabe geratu dira asteburuan. Eztalan 0-4 gailendu ziren Aretxabaletako UDAko kadeteak. Laugarren doa Antzuola. Eta Soraluzeko infantilen aurkako norgehiagoka ere antzera bukatu zen Ezozian: 5-0. Bosgarren lekuan daude AKEkoak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos