Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Landatxopeko jubilatuen txangoa Portugaletera, hilaren 11n

JOSEBA LEZETA

ANTZUOLA.

Martes, 3 de abril 2018, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Landatxope jubilatu elkarteak Portugaletera eta Sopelara txangoa antolatu du hilaren 11rako, hau da, datorren asteko eguaztenerako. Zubi ezagunean igaroko dira ibaiertz batetik bestera. Inguru haiek hobeto ezagutzeko gidatutako ibilaldia egingo dute, Portugaleten hasi eta Sopelan bukatuz.

Izena emateko bi egun jarri dituzte Landatxopeko egoitzan bertan: gaur eta bihar arratsaldean, lauretatik seietara. Txango egunean, autobusa goizeko bedera-tzi eta erdietan irtengo da Antiguatik eta bederatzietan geldialdia egingo du Sagastin.

Landatxope elkarteak berak, bestalde, urteko batzar nagusia izango du egun batzu geroago, hilaren 14an, zapatua, Olaran etxean. Arratsaldeko bostak laurden gutxiagotan jarri dute aurreneko deialdia eta hamabost minutu geroago, bostetan, bigarrena. Iazko ekitaldiak gogoratu, aurtengoen berri eman, diru kontuak begiratu eta zuzendaritza batzordea berrituko dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios