Landatxopek Oportora bidaia antolatu du jubilatuentzat urrirako

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Landatxope jubilatu eta pentsiondunen elkarteak Portugalgo Oporto hirira bidaia antolatu du hurrengo hilerako. Astebete iraungo du, urriaren 1etik 8ra hain zuzen, domekatik domekara. Atzerrira joatea erabaki dute antolatzaileek oraingo honetan.

Ekimenaren berri emateko bilera egingo da gaur arratsaldeko seietan Landatxope egoitzan, Torresoroako eraikuntzan. Zalantzak argitu eta ordainketa nola egin zehaztuko dute, beste zenbait konturen artean.

Bidaiari kopuruaren arabera Oportoko egonaldiaren prezioa alda daiteke datozen egunotan. Dagoeneko 40 lagunek eman dute izena. Zenbaki hori gaindituz gero, merkatu egingo da salneurria. Horren guztiaren berri emango dute gaurko hitzorduan.

Udako etenaldiaren ondoren, Landatxopek berriz heldu die euren ekitaldiei. Oportoko bidaia hau da urte bukaerara arteko ekitaldi nagusietakoa, baina ez bakarra.

Fotos

Vídeos