Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Jubilatuak astelehen eguerdian Herriko plazan izan zuten elkarreteratzean. ALBERDI
Landatxope jubilatu elkarteak urteko batzarra egingo du zapatu arratsaldean

Landatxope jubilatu elkarteak urteko batzarra egingo du zapatu arratsaldean

Zuzendaritza batzorde erdia aldatu eta aurtengo egitaraua eta aurrekontua aztertuko dituzte

JOSEBA LEZETA

ANTZUOLA.

Jueves, 12 de abril 2018, 00:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Landatxope jubilatu eta pentsiodun elkarteak gertu du zapatuan egingo duen urteko batzar nagusirako gai zerrenda. Arratsaldeko bostetan bilduko dira Olaran etxean hainbat kontu aztertu eta erabakiak hartzeko. Lanak bukatu ondoren, luntxa izango dute Torresoroako egoitzan. Bazkide guztiak gonbidatu dituzte bilerara.

Ohi bezala, zuzendaritza batzordea berrituko dute. Es osoa, gutxi gorabehera erdia baizik. Hala egiten dute urtero.

Baina ez da larunbateko gai bakarra. Hona zerrenda osoa: 1. Iazko ekitaldiaren txostena; 2. Iazko kontuen aurkezpena eta onartzea; 3. Aurtengo egitaraua eta aurrekontua; 4. Hainbat informazio; 5. Zuzendaritza ba-tzordea partzialki berritzea; eta 6. Galdera eta erantzunak.

Batzarra heldu aurretik, Portugaletera eta Sopelara txangoa egin zuten atzo Landatxopeko jubilatuek. Eguraldia ez zuten lagun izan. Ia atertu gabe egin zuen euria.

Astero bezala, bestalde, pentsio duinak eskatzeko beste elkarretaratzea egin zuten astelehenean Herriko plazan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios