Kortabarria eta Arregi, Iñaki Leteren oroimenezkoaren tropelean gaur

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Aritz Kortabarria eta Mikel Arregi dira gaur Antzuola Saria-Iñaki Leteren oroimenezkoan parte hartuko duten ehun bat laguneko tropelean izango diren bi antzuolarrak. Ahalik eta aurreren bukatzea da bien helburua eta lehen herritarraren saria ere zaindu izango dute helmugan. Proba 23 urtez azpikoen mailakoa da, Lehendakari Txapelketarako puntuagarria beste behin.

Goizeko bederatzi eta erdietan emango da irteera Herriko plazan 130 kilometroko ibilbideari ekiteko. Hiru aldiz igaroko dira Antzuolatik: 10:11n, 11:02an eta azkenik 12:35ean. Deskarga (11:08) eta Asentzio (12:06) igoko dituzte txirrindulariek. Azken aldapa honetako gainetik helmugara hogei kilometro geratuko dira garaipena zeinentzat den erabakitzeko.

Fotos

Vídeos