'Konposteroak', birziklapena eta umorea lotzen dituen antzezlana

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Zirika zirkus taldeak 'Konposteroak' lana eskainiko du Torresoroan gaur arratsaldeko sei eta erdietan. Hondakinen arazoari lotutako saioa, «heldu eta haurrek kontzientzia har-tzeko aukera bikaina» bezala iragarri dute. Umore-tantaz josita aurkeztuko dute birziklatzea.

Zirkua, antzerkia eta musika lotzen ditu Zirika zirkusek hiru pertsonaiaren bitartez: zaborra bereizten ez dakien eta ikasi nahi duen Konfuso, Plasti andereño marijakintsua eta ezkortasun eta haserrez betetako Karton jauna. Azken bi hauek edukiontzi banatan bizi dira.

Jubilatuen loteria

Landatxope jubilatu eta erretirodunen elkarteak astelehen eta martitzen arratsaldean salduko du Gabonetako loteria, lauretatik seietara Torresoroako egoitzan.

Fotos

Vídeos