Jubilatuen karta txapelketak astelehenean hasiko dira

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Landatxopek urtero bere kideentzat antolatzen dituen karta txapelketak datorren astean jokatuko dira, astelehenetik eguenera bitartean. Arratsaldeetan izango dira saioak eta izena emateko epea bihar bukatuko da. Egun bakoitzeko jokamolde bana jarri dute: astelehenean (hilaren 27an) punttuan; martitzenean (28an) briskan; eguaztenean (29an) tutean; eta eguenean (30ean) musean. Sari ematea aurrerago egingo da, abenduan hain zuzen. Jokamolde bakoitzeko bikote irabazleek eskualdeko txapelketan parte hartzeko txartela eskuratuko dute.

Joan den zapatuan egin zuten jubilatuek euren gaztainerre jana Torresoroako egoitzan. Domeka honetan, berriz, herritar guztien-tzat antolatzen denari helduko zaio txanda. Arratsaldeko zazpietan izango da Herriko plazan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos