Jubenilek Eztalan gaur zuten futbol partida bertan behera geratu da elurragatik

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Eztalan ez da gaur futbol partidarik jokatuko. Elurrez estali zen atzo zelaia eta bertan behera geratu da Antzuola Kirol Elkarteko jubenilek Aloña Mendikoen kontra arratsaldeko lauretan zuten neurketa. Beste egun baterako laga dute.

Infantilak ere ez dira ariko bihar Legazpin, Gipuzkoako eskola arteko lehiaketak bertan behera geratu direlako baita.

Aldiz, futbol talde nagusia Zestoan lehiatzekoa da gaur arratsaldeko lauretan eta kadeteena, goizeko hamaikak eta laurdenetan Azpeitin.

Antzerkia, Torresoroan

'Ni ala zu' antzezlana izango da gaur arratsaldeko zazpietan Torresoroan. Bost eurotan salduko dira sarrerak. Bi aktorek egiten dute lan obran: Joseba Usabiagak eta Iñaki Santosek. Goenkale telesailean lan egindakoa da Usabiaga. Hainbat musika tresna jo-tzen ditu, bestalde, Santosek. Teklatua, hain zuzen, antzezlan honetan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos