Borrar
Joseba Azkarate eta Claudio Cabrera, euren saria eta txapelekin, beste bi lagunen artean.
Joseba Azkarate eta Claudio Cabrera, Gipuzkoako txapeldun musean

Joseba Azkarate eta Claudio Cabrera, Gipuzkoako txapeldun musean

Euskal Herriko finalean bi bikote antzuolar ariko dira, Xabi Iparragirre eta Jon Etxezarreta ere sailkatu direlako

JOSEBA LEZETA

ANTZUOLA.

Viernes, 2 de marzo 2018, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Antzuolarrak dira aurtengo Gipuzkoako mus txapeldunak: Joseba Azkarate eta Claudio Cabrera. Herriko lehiaketan bigarren sailkatu ondoren, Bergaran joan den zapatuan egindako ekitaldian herrialde osotik etorritako beste 104 bikoteak mendean hartu zituzten, txapelak jantziz.

Beñat Sainz eta Unai Ibartzabal anoetarrei irabazi zieten finalean. Estu ibili ziren txapeldunak zein azpitxapeldunak. Kontuan hartu behar da Unai Ibartzabal iazko irabazlea zela.

Mutiloako ostatuan bi otordu egiteko txartelaz gain, hilaren 10ean, bihar zortzi, Uztaritzen jokatuko den Euskal Herriko mus txapelketarako sailkatu dira Joseba Azkarate eta Claudio Cabrera.

Aipatu behar da, baita, antzuolar ordezkaritza zabalagoa izango dela Uztaritzen egun horretan. Xabi Iparragirre eta Jon Etxezarreta gazteek ere eurenganatu dute Uztaritzera joateko aukera.

Aurtengo emaitzak kontuan hartuta, norbaitek galdetuko dio bere buruari Gipuzkoako mus txapelketa irabaztea Antzuolakoa baino errazagoa ote den. Herrikoan Jon Pagaldai eta David Martin izan ziren garaile. Bergaran, aldiz, bidean geratu ziren. Antzuolak lau ordezkari zituen eta horietako bik egin dute aurrera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios