John Anduezak Durangon aurkeztuko du 'Danba' nobela

J.A.M. ELGETA.

John Andueza idazleak helduentzako bere bigarren liburua kaleratu du Elkar argitaletxearen eskutik. Genero beltza aukeratu du, Bilbo aldean gertaturako kronika gogorra kontatzen duelako. Hantxe bizi da nobelaren protagonista nagusia, Paula Badiola abokatua. Halako batean emakume gazte baten gorpu hila azalduko da Zugaztietako ur-pu-tzuan. Paulak hilketa horren akusatua defendatu beharko du, eta ederki damutuko da erabaki hori hartu izanaz, heriotza hori iceberg makabro baten ageriko muturra besterik ez delako. Kasuan nahastu ahala, abokatuak Bilbo hiriburuaren alderik latz eta biolentoena ezagutuko du.

Helduentzat idazten duen bigarren nobela da. Aurrekoa 'Prime-time' izan zen, telebista-munduan girotua eta hura ere genero beltzekoa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos