Janis Joplin abeslariari buruzko dokumentala, gaur Torresoroan

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

'Janis, Little girl blue' pelikula dokumentala ikusi ahal izango da Torresoroako areto nagusian gaur arratsaldeko sei eta erdietan. 1970ean 27 urterekin hil zen emakumearen rock eta blues izarraren nondik norakoak bildu zituen Amy J. Berg zuzendariak 2015eko lan honetan. Ingelesez egindakoa da eta euskarazko azpitituluak ditu.

Janis Joplinen anaia gaztearen, Big Brother & The Holding Company taldeko kideen eta hainbat maitaleren testigantzak jaso dituzte protagonista nolakoa zen ezagutzen laguntzeko. «Bere sorterritik zorte bila ihes egiten duen neska handinahitsu eta bihurriaren istorioa da», dio laburpenak.

Ekitaldi hau datorren eguenean ospatuko den Emakume Langilearen Nazioarte Egunaren inguruan antolatutako ekitaldietako bat da. Pelikula baino ordu eta erdi lehenago, hau da, arratsaldeko bostetan, besokoen tailerra egingo da leku berean. Nola egiten diren erakutsiko diete joaten diren guztiei.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos