Inauterietako dantzak prestatzen hasteko lehen bilera, etzi Torresoroan

Sorgin dantza. Oinarin taldeak antolatuko du beste behin inauteri domekako jaia. / MIGURA
Sorgin dantza. Oinarin taldeak antolatuko du beste behin inauteri domekako jaia. / MIGURA

Otsailaren 11n, domeka, izango da aurten jaia eta entseguak martitzenero egingo dituzte eguna heldu bitartean

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Oinarin dantza taldeko arduradunak hasi dira inauterietako jaiari begira lanean. Zenbait urtetan baino azkarrago helduko dira aurten: inauteri domekako saioa otsailaren 11n izango da.

Etzirako, martitzenerako, deitu dute lehen bilera Torresoroan. Ilun-tzeko zortziak eta laurdentan izango da. Elkartu, zein dantza prestatuko dituzten azaldu eta entseguei ekingo diete. Beti bezala, parte hartu nahi duten guztiak daude gonbidatuta, emakume eta gizonak.

Entseguetarako asteko eguna ere jarri dute: martitzenetan, lehen aipatutako orduan, 20:15ean. Bost aste dituzte inauteri domeka heldu bitartean.

Aldatuz joaten diren inauteri dantzez gain, Antzuolak bere-berea duen sorgin dantza ere egingo da otsailaren 11n. Oinarineko kideek zein egun honetan elkartzen zaizkien lagunak irtengo dira Herriko plazara, aurretik kalejiran ibili ondoren. Hartza, tximinoa eta domadorea eurekin izango dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos