Imuntzo eta Beloki trikitilariak, San Martzialen burduntzi bazkari ostean

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Lizarraga auzoak San Martzial jaien hirugarren eta azken eguna du gaur. Goizeko hamaiketan hasi eta iluntzera arte iraungo du festak. Eguerdiko meza aurretik jokatuko da txirrindulari igoera, azken hilabetean egin den challengearen bosgarren eta azken saioa. Meza ostean, berriz, Oinarin taldeko dantzariak ariko dira. Burduntzi bazkaria ere badute auzokoek eta San Martzialaren joaten direnek. Arratsaldean, berriz, Imuntzo eta Beloki trikitilariek alaituko dute giroa.

Hona, lizarragarrek gaurko prestatu duten egitaraua: goizeko 11:00etan, egunsentikoa txistulariekin; 11:30ean, San Martzialgo txirrindulari igoera; eguerdiko 12:00etan, meza San Martzialgo ermitan; meza ostean, salda nahi duten guztientzat eta luntxa jubilatuentzat; 13:00etan, txirrindulari igoeraren sari banaketa; segidan, Oinarin taldeko dantzarien saioa; 14:00ak aldera, burduntzi bazkaria; bazkalostean eta festak bukatu arte, erromeria Imuntzo eta Belokirekin; iluntzean, urdaiazpikoaren zozketa; gero, Tortilla la madre; eta 21:00ean, txefleroak eta jaien bukaera.

Egun osoan taberna izango dute zabalik auzokoek zerbait hartu nahi dutenentzat.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos