Ikurriña kendu zutenek «Antzuolako herriari barkamena» eskatzen diote

Herriko plazako ikurriña eta haga berriZ euren tokian daude. / ALBERDI
Herriko plazako ikurriña eta haga berriZ euren tokian daude. / ALBERDI

«Udalarekin harremanetan jarriko gara eragindako kalteen gastuen kargu egiteko», gaineratu dute

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Domeka gauean Herriko plazako ikurriña eta haren haga kendu eta Kalebarrenen behera eraman zuten hiru lagunek euren damua azaldu dute telefonoz egindako deiaren bidez. «Antzuolako herriari barkamena eskatu nahi diogu egin genuenagatik. Udalarekin harremanetan jarriko gara eragin genituen kalteen gastuen kargu egiteko. Gure gain hartzen ditugu».

Azalpenetan zera argitu dute: «Ez gara extremistak eta ez genion inolako mespretxurik egin nahi ikurriñari. Ezta gutxiagorik ere. Errespetua baino gehiago diogu ikurriñari». Eta domekan zer gertatu zitzaien azaldu dute: «Tolosan egon ginen goizean. Bazkaldu eta etxera bidean Binakako pilota txapelketako finala telebistaz ikusteko geratu ginen An-tzuolan. Eta mozkortu egin ginen».

Iker Vicente eta Arriaren arteko aizkoljokoan izan ziren. Zenbait iturriren arabera, hiru lagunok «Abadiño eta Otxandiokoak dira».

Jubilatuen batzarra

Landatxope jubilatu eta pentsiodun elkarteak urteko batzarra du gaur arratsaldeko bostetan Olaran etxean. Iazko ekitaldi eta diru kontuak, aurtengo asmo zein aurrekontuak eta zuzendaritza batzordea berritzea izango dituzte mahai gainean.

Futbola

Antzuola Kirol Elkarteko talde bakarrak, kadeteenak, jokatuko du gaur Eztalan. Goizeko hamaiketan irtengo dira zelaira Anaitasunaren aurka aritzeko. Nagusiak Soraluzen dute neurketa (17:00), jubenilek Donostian (15:30) eta infantilek Arrasaten (11:30). Mutiko zein neska alebinak eta mutil benjaminak bihar goizeko 11:00etan dute hitzordua Eztalan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos