Iker eta Leire Larrea anai-arrebak, azkarrenak Behobiatik Donostiarakoan

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Iker eta Leire Larrea anai-arrebak izan ziren azkarrenak domekan Behobia-Donostia lasterketan parte hartu zuten 18 antzuolarren artean. Hamasei gizonezkok eta bi emakumek osatu zuten herriko ordezkaritza irteeran.

Duela aste pare bat Bilboko gau maratoian bosgarren egindako Iker Larreak ordubete, 14 minutu eta 14 segundotan bete zuen hogei kilometroko ibilbidea, 203. sailkatuz. Ander Iturbe izan zen bigarren antzuolarra, hamar minutu geroago helmugaratuz (1h24:17). Leire Larreak, berriz, ordubete 42 minutu eta 52 segundotan bukatu zuen, 10.426. postuan.

Antzuolarrak munduan zehar ekitaldi sortako saioa egingo da bihar arratsaldean, 18:30ean, Olaran etxean. Ieltxu Mendizabalek, Egoitz Jauregik eta Gorka Jauregik Estatu Batuetara egindako bidaia erakutsiko dute argazki eta hitz bidez.

Fotos

Vídeos