Iker Larrea korrikalaria bosgarren sailkatu da Bilboko gau maratoian

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Iker Larrea korrikalari antzuolarra bosgarren helmugaratu zen larunbat gauez Bilbon jokatutako Bilbao Night maratoian. Iluntzeko zortzi eta erdietan hastea da proba honen berezitasun nagusia, desberdin egiten duena. Zenbaitek gauerdia bete ondoren osatu zuten ibilbidea Guggenheim museo ondoan.

Iker Larreak bi ordu, 48 minutu eta sei segundo behar izan zuen 42,195 kilometroko ibilbidea osatzeko. Eliud Kibet Too afrikarrak, irabazleak, ia ordu erdiko aldea atera zion. David Kiplagatek, beste afrikar batek, egin zuen bigarren; Menorcako Joan Florit izan zen hirugarren eta Cheburet Jepkangor emakume keniarra, laugarren.

Seigarren kilometrorako hamar aurrenekoetan zen Iker Larrea eta goiko postuetan joan zen ibilbide osoan. 35. kilometroan laugarren zihoan.

Fotos

Vídeos