Iker Larrea atleta, ehun onenen artean Donostiako maratoian

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Iker Larrea 99. postuan sailkatu zen domeka goizean Donostian jokatutako maratoian. Ehun onenen artean helmugaratu zen, beraz. Bi ordu, 45 minutu eta 28 segundotan bete zuen 42 kilometro eta 195 metroko ibilbidea. Tarteka hartu zizkioten denborak hauek dira: 10. kilometroan, 38:56; maratoi erdian, ordubete, 21 minutu eta 54 segundo; 30. kilometroan, bi ordu, 21 minutu eta 26 segundo.

Duela hilabete, Bilbon gau maratoia egina zen Iker Larrea. Bosgarren amaitu arren, egun hartan denbora gehiago behar izan zuen: bi ordu, 48 minutu eta sei segundo.

Saioa, Olaranen

'Nigan, Barnetasunaren Heziketa Gurasoendako eta helduen-tzako' izenburudun saioa izango da Olaran etxean gaur arratsaldeko sei eta erdietatik iluntzeko zortzietara bitartean. Honako helburua du: gure barnetasuna ezagutzea eta hobeto sentitzeko baliabideak eskuratzea.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos