Hondakin bilketa eta tratamendu tasa %5 igoko da datorren urtean

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Udal zerga eta tasa gehienak datorren urterako %1,5 igotzea -KPIa bera adina- erabaki du udalbatzak aste honetan. Bi tasari, halere, igoera handiagoa ezarriko zaie: %8 industria lurzoruarena eta %5 hondakin bilketa eta tratamendu tasari dagokiona. Gizarte zerbitzuak, ordea, ez dira igoko. EH Bilduko zein EAJ-PNVko ordezkariek baiezkoa eman zioten 2018rako ordenantza fiskalen proposamenari.

Beñar Kortabarria alkatearen esanetan, «2017ko balio katastrala dela-eta, %30 jaitsi genuen lurzoru industrialaren tasa eta oraindik badugu tope batera iristea. Gainera, lantokiak ondo dabiltza. Hondakin bilketa eta tratamenduari dagokionez, gutxienez %2 altxatzea aurreikusten da mankomunitatean eta jarriko diguten tasa horretara gerturatzea erabaki da». Beraz, orain arte beste zenbait herritan baino gutxiago ordaintzen zela ondoriozta daiteke.

EAJko Basili Ormazabal zinegotziak azaldu duenez, «guk geuk proposatu genituen bi igoera horiek eta baiezkoa eman diegu».

Fotos

Vídeos