Hitzaldia, erakusketa eta olatu morea lasterketa dituzte gaur emakumeek

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Emakumearen Nazioarteko Egunari lotuta, hainbat ekitaldi iragarri dituzte gaur Antzuolan, eguerdian hasi eta gauera arte. Susana Leyton soziologoak Euskal Herriko eskola feministen berri emango du Olaran etxean hamabietan, egitarauari hasiera emanez. Ondo ezagutzen dituen esperientzien nondik-norakoei buruz egingo du berba.

Arratsaldeko bost eta erdietan olatu morea lasterketa egingo da. Lagun asko biltzea espero dute, egueneko manifestazio jende-tsuan bezala.

Ondoren, kalejira eta afaria dituzte emakumeek gaztetxean. Bata eta bestearen bitartean, seietan hain zuzen, 'Mesoamericanas en resistencia por una vida digna' erakusketa zabalduko da Olaran etxean. Zortziak arte irekiko dute, bai gaur eta bai bihar. Ertamerikako emakumeek bizitza duin baten alde egindako erresistentzia azaltzen du. Egunerokoa aldatzeko euren bizitzak zela antolatu dituzten ikusten da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos