Hirurogei lagunek eman dute odola, iazko urtarrilean baino gehiagok

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Hirurogei lagun joan ziren atzo Olaran etxera odol-emaile elkarteko herriko batzordeak egindako deiari jaramon eginez. «Kopuru horren inguruan gabiltza azkenaldi honetan», dio Jose Anjel Arbulu arduradunak. «Hori bai, urteko lehenengoan jende gutxiago etor-tzen da gehientan. Ikuspegi horretatik begiratuta, iazko urtarrilean baino odol-emaile gehiago etorri dira aurten».

Azken egunotan odola emateko eskaera egin dute arduradunek, Euskal Herrian 2018 urte hasieran arazoak izan direlako. Arrazoi horregatik operazio egunak atzeratzeko arriskua ere aipatu da.

Urtean hiru aldiz eman daiteke odola Antzuolan. Hurrengo bi saioak maiatzean eta irailean, azken hau udako oporretatik bueltan, izango dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos