Herrigunea eta Antiguako ermita ezagutzeko bisita gidatua egingo da eguaztenean

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Libe Valverde an-tzuolarraren eskutik, herrigunea eta Antiguako ermita ezagutzeko bisita gidatua antolatu da eguazten eguerdiko hamabietarako. Herriari eta bere historiari lotutako hainbat kontu azalduko dizkie gidariak parte hartzen duten lagunei. Debagoiena ezagu-tzeko planaren saioetako bat da.

Aurrez izena eman behar da bisita gidatu honetan parte har-tzeko, turismo@debagoiena.eus e-mailera idatziz edo 943-796463 telefono zenbakira deituz. Hi-tzordua jarriko dute bertan.

Kantaldia Torresoroan

Eñaut Elorrieta abeslari eta musikari gernikarrak kontzertua eskainiko du gaur arratsaldeko sei eta erdietan Torresoroako areto nagusian. Ken Zazpi taldeko sortzaile eta kide izandakoak bere ibilbidearen errepasoa egingo du hainbat kanturekin bidez. Aurrez sarrerak erosi ez dituztenen-tzat, Torresoroako atean bertan izango dira salgai hamar eurotan saioa hasi aurretik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos