Hamalau ume jaio eta hogei gizon-emakume hil dira 2017an

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Bigarren urtez ilaran, hildakoen kopuruak jaiotakoena gainditu du Antzuolan. Bukatu berri den 2017an, hamalau ume sortu eta hogei lagun zendu dira gure herrian. 2016ko datuak honakoak izan ziren: 16 jaiotza eta 27 heriotza. Beraz, behera egin du hildakoenak, 27tik 20ra, baina baita jaiotakoenak ere, 16tik 14ra. 2015ean, aldiz, 27 jaio eta 26 hil ziren.

Bost mutiko eta bederatzi neskatila jaio dira. Iazko hogei heriotzetatik 13 gizonezkoenak dira eta beste zazpiak, emakumeenak. Heriotza gehien urtarrilean eta abenduan eman ziren, launa bi hilabete horietan.

Herriaren biztanle zenbakian eragin handiagoa du 2017an etorritakoen eta aldegindakoen arteko aldeak. Udal datuen arabera, 43 lagun etorri eta 67 joan dira. 2.150 inguru gara gaur egun guztira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos