Hamahiru orduz argindar barik egon zen atzo herriguneko zati handia

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Domeka gaueko hamabiak laurden gutxiagotatik atzo eguerdiko ordubata ingurura arte, hamahiru orduz gutxi gorabehera, argindar barik egon zen Antzuolako herriguneko zati handi bat. 700 bat bezero kaltetu ditu aberiak.

Argindar linearen gainera jausitako zuhaitzak eragin zituen kalteak. Konpondu arte hainbat kale eta auzotako etxeak hornidurarik gabe geratu ziren. Lantegi nagusien jarduera, aldiz, ez zen eten.

Mahai-ingurua, gaur

Elay, Goizper eta Matz Erreka enpresetan euskarari lotuta dituzten planak ezagutzeko aukera eskainiko du gaur arratsaldeko sei eta erdietan Torresoroan izango den mahai-inguruak. Zergatik euskaraz sortako aurrenekoa da, lan munduari lotutakoa.

Hiru enpresotan euskararen inguruan bizi diren egoerak azalduko dituzte. Tartean izango dira zailtasunak, irtenbideak eta hartutako erabakiak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos