Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Hamabi antzuolarrek eman dute izena Zortzi Milietan korrika egiteko

JOSEBA LEZETA

ANTZUOLA.

Viernes, 19 de enero 2018, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hamabi antzuolar, bederatzi gizonezko eta hiru emakume, ageri dira otsailaren 18an jokatuko den Antzuolako Zortzi Miliak mendi lasterketan parte hartzeko kirolprobak webgunean izena eman duten 240 lagunen artean. Seigarren edizioa du aurten duela hilabete batzuk bertan behera geratzeko arriskuan izan zen ekimen honek.

Hain zuzen, 240ko gehienezko kopurua ezarri dute antolatzaileek. Izen-ematea zabaldu zen egunean bertan 155 korrikalarik azaldu zuten lasterketan lehia-tzeko asmoa. Proba egunerako oraindik hilabete falta bada ere, bete da kupoa. Hori bai, zenbait atletak baieztapena eman behar du oraindik eta baliteke azken orduan edota egunean bertan aukera izatea.

Zortzi Miliak goizeko hamar eta erdietan hasiko da Herriko Plazan. Hamaiketan, korrikalariak Irimotik gertu diren artean, umeen minimoto saioa izango da. Sari banaketa, berriz, ordu batean jarri dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios