Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Ezkerrean, Gorka Etxezarreta eta Txomin Esnaola; eskuman, Markel Lete eta Jabi Berraondo. KAXETA
Gorka Etxezarreta eta Markel Lete, mus txapelketako lehen sailkatuak

Gorka Etxezarreta eta Markel Lete, mus txapelketako lehen sailkatuak

Zazpi bikotek hartu zuten parte lau kanporaketa saioetako aurrenekoan eta hurrengoa hilaren 12an jokatuko da

JOSEBA LEZETA

ANTZUOLA.

Viernes, 5 de enero 2018, 00:38

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gorka Etxezarretak eta Markel Letek lortu dute herriko mus txapelketako finalerako lehen txartela. Mox tabernan aurreko astean egindako aurreneko kanporaketan nagusitu ziren. Zazpi bikote aritu ziren eta azken saio erabakigarrian Txomin Esnaola eta Jabi Berraondo hartu zituzten mendean.

Beste hiru kanporaketa geratzen dira: hilaren 12an, gaur zortzi, Gailur tabernan gaueko hamar eta erdietan; 20an, zapatua, Ongi Etorri jatetxean arratsaldeko lauretan; eta 21ean, domeka, Eperra elkartean lau eta erdietan. Finala, azkenik, hilaren 28an jokatuko da Arin jatetxean, 16:30ean hasita.

Hogei euro ordaindu behar ditu bikote bakoitzak eta kanporaketako lekuan bertan eman daiteke izena. Finalerako txartelak parte-har-tzaile kopuruaren arabera banatuko dituzte antolatzaileek. Lau eta zor-tzi bikote artean aritzen badira, bakarra; bederatzitik hamabira, bi; hamahirutik hamaseira, hiru...

Futbola, domekan

Antzuola Kirol Elkarteko futbol talde nagusiak domeka arratsaldeko lauretan Eztalan berrekingo dio ligari Azpeitiko Ikasberriren aurka. Jubenilak, bestalde, igoera fasea hasiko dute bihar goizeko hamarretan Azpeitin Lagun Onaken kontra.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios