Gizon-emakume bikoteen arteko herri kirol lehia eta Inaxio Perurenaren harri-jasotzea

Alardeko danbor-joleak, Herriko plaza jende artean igaro zuten unea. / JOSÉ MARI LÓPEZ
Alardeko danbor-joleak, Herriko plaza jende artean igaro zuten unea. / JOSÉ MARI LÓPEZ

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Herriko jaiek azken eguna dute gaur, ekitaldiz betea gainera. Herri kirolek beteko dute eguerdia lehiaketa bereziarekin gainera: gizon-emakume bikoteen arteko norgehiagoka Herriko Plazan. 12:30ean hasiko da. Batetik Aitzol Atutxa eta Irati Astondoa; bestetik, Ugaitz Mugerza eta Karmele Gisasola. Zortzi enbor ebaki, trontzan egin, txingak eroan eta korrika bukatuko dute. Saio berean Inaxio Perurena leitzarrak, Iñakiren semeak, harriak jasoko ditu.

Hasieran iragarritako egitarauan bada beste aldaketa bat arratsaldean. Goitibeherarik ez da izango. Aldiz, bola jokoa antolatu dute Sagastin, Torresoroa atzealdeko bolatokian. Lau eta erdietatik aurrera hartuko dituzte izena eta ordu horretan hasiko dira probak. Benetako lehia bost eta erdietan jarri dute.

Hona gaurko egitarau zabala: eguerdiko 11:00etan, mahai jolasak probatzeko aukera Zurrategin; 12:30ean, herri kirolak; arratsaldeko 14:30ean, herri bazkaria; 16:30ean, Anje Duhalderen kantaldia Herriko Plazan; 17:30ean, bola jokoa; 19:00etan, Tio Teronen semeak dan-tza ikuskizuna; 20:00etan, larrain dantza Oinarinen eskutik; 20:30ean, pintxo dastaketa AKEren eskutik; 20:45ean, Fan&Go taldearekin erromeria; eta gauerdian, hontzaren igoera jaiei bukaera emanez.

Fotos

Vídeos