Gaurko 'Volar' pelikula zapaturako antolatu diren saioen aurrekoa

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Genero indarkeria jasan duten bederatzi emakumek elkarrekin eman duten asteburua da gaur arratsaldeko zazpietan Torresoroako areto nagusian eskainiko den 'Volar' pelikularen haria eta argumentua. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunari lotuta zapatuan egingo diren saioen aurrekoa da saio hau.

Izan ere, larunbat arratsaldeko sei eta erdietan Txabela Bragasen antzerki saioa izango da, Herriko plazan eguraldi ona egiten badu eta Torresoroan euria bada. Ondoren, zazpi eta erdietan, elkarretaratzea izango da eta handik poteora joango dira parte-hartzaileak.

Azkenik, bederatzi eta erdietan luntxean mokadua egin gaztetxean eta hamar eta erdietan kontzertuak hasiko dira. 'Andramanuelak' dira antolatzaileak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos