Gari-jotze ikuskizuna, gaur arratsaldeko senegaldar giroko elkartasun festan

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Anelkarrek antolatuta, senegaldar giroko elkartasun elkartasun festa egingo da Zurrategi plazan gaur, arratsaldeko zazpietan hasita. Tortila pintxoak, maafe (arroza, berdura eta kakahuetea) eta frappelatte janariak izango dira eskura. Hori bai, tortilak etxetik prestatuta eroatea eskatu dute antola-tzaileek. Iaz 35-40 inguru bildu zituzten jendeari eskaintzeko. Anelkar bera arduratuko da maafe eta frapelatteaz.

Jaiak dirauen artean, baserrietan ohikoa zen gari-jotzea zer den erakutsiko dute. Asauak eta metak egingo dituzte, baita txanketan garia jo ere. Zenbaitek ezagu-tzen du lan hori. Beste askok, ez.

Batutako dirua Senegalen abian diren hainbat proiektu bultzatu eta hobetzeko zuzenduko da. Helburu horrekin gaur kalera irten era festan parte har-tzeko deia egin die Anelkarrek antzuolarrei.

Fotos

Vídeos