Galeano ahizpa pilotariak, aurrera Emakume Master Cup lehiaketan

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Nagore eta Leire Galeano ahizpa pilotariek Emakume Master Cup lehiaketako lehen kanporaketa gainditu zuten domekan Gasteizen, Mendizorrotzako frontoietan. Hamar eta hamabi urte dituzte Nagorek eta Leirek. Gipuzkoa mailako beste zenbait txapelketatan ere badihardu bietako batek Soraluzeko kidearekin. Eskola arteko txapelketan, alebin mailan, aurreneko postuan geratu dira Donostiako Loiola auzoko pilotalekuan.

Gasteizen, bi partida irabazi zituzten: Ibone eta Irati Salinasi 18-5; Olatz Beitiari eta Amaia Zarrabeitiari, berriz, 18-6. Promozio mailan eman dute izena. Bi garaipenei esker 11. multzoko lider bukatu dute. Badirudi hurrengo fasean aurkari gogorragoak aurkituko dituztela. Emakumeak dituzte aurkarietako asko, eurak baino zatia nagusiagoak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos